

04 ARAUDIAK BIOLOGIARA ALA BIOLOGIAK ARAUDIARA?
Notas del episodio
Egia ote emakume transexualek zisgeneroak baino abantaila gehiago dituztela kirolean? Zientifikoki bideragarria al da sexuak testosterona mailaren arabera bereiztea? Araudiak biologiara ala biologiak araudiara, zerinek zertara moldatu behar ote du?
Atal honetan, ur handitan igerian ibiliko gara. Azken urte hauetan pil-pilean dagoen gatazka oinarri hartuta, zenbait zalantzei erantzun eta aurreiritziak apurtzen saiatu gara. Izaro Antxia Pulido (Barakaldo, 1981) eta Aritz Urdanpilleta Otegui (Oiartzun, 1983) izan ditugu bidelagun, eta eskerrak. Batak sexu aldaketaren xehetasunak kontatzen dizkigu bere bizipenetatik abiatuta; besteak, berriz, ikuspegi zientifikoa ematen digu. Bata zein bestea, oso aberasgarria eta ezinbestekoak atal hau osatzeko.